II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
L A R R A I A
Finkaren mugaketa administratiboa
Larraiako Kontzejuak, 2005eko apirilaren 12an egindako bilkuran, erabaki zuen mugak jartzea eskrituretan honela deskribatzen den finkari: Garia jotzeko larraina, Larraiako jurisdikzioan, etxearen parean, erregu bat eta almute batekoa, edo bederatzi area eta berrogeita hamalau zentiareakoa. Mugak: iparraldetik, Larrazeakoa; hegoaldetik, Serafín Matarena; ekialdetik, erreka; eta mendebaldetik, Góngorako markesarena.
Lanak hasteko eguna eta tokia: 2005eko uztailaren 26an hasiko dira, arratsaldeko zortzietan, Kontzejuko Etxean.
Halaber, interesatuei aditzera ematen zaie mugaketa egiteko eguna baino hogei egun lehenago arte aurkezten ahalko dituztela nahi adina dokumentu, beren eskubideak frogatu eta defendatzeko, betiere Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 51.1 artikuluari jarraikiz.
Larraian, 2005eko apirilaren 15ean._Kontzejuburua, M.ª Isabel Remón Echarri.
Iragarkiaren kodea: L0511325