II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
A G O I T Z
URI-1 unitatearen mugapena hasiera batean onetsirik
Udalak 2005eko apirilaren 5ean hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batean onetsi zen URI-1 unitatearen mugapenaren proiektua, José María Jaso Irisarrik eta María Piedad Goñi Sanzek sustatua.
35/2002 Foru Legearen 143.2 eta 76. artikuluekin bat, espediente hori jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesaturik dauden guztiek komenigarri iruditzen zaiena alega dezaten epe horretan.
Agoitzen, 2005eko apirilaren 7an._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.
Iragarkiaren kodea: L0510208