59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

344/2005 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak otsailaren 24an emandako 132/2005 Ebazpenaren akats zuzenketa egiten duena. Aipatu ebazpenaren bidez Berariazko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko eta I. eta II. mailako kirol irakaskuntzako heldutasuneko probak egiteko dei egin zen.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak otsailaren 24an emandako 132/2005 Ebazpenaren 3. atalean eta 1. 5. puntuetan (proben tokia, eguna eta ordua) zenbait akats daudela oharturik, behar den zuzenketa egin behar da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat eta Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak otsailaren 24an emandako 132/2005 Ebazpenaren 3. atala eta haren ordez hau jartzea:

"3. Erdi mailako Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzako heziketa zikloetan sartzeko gaitasun artistikoaren probak ekainaren 24an eginen dira. Goi mailakoak ekainaren 22an eginen dira. Behar diren baldintza akademikoak ez lortzeagatik probara aurkeztu ezin diren pertsonek, baldin eta baldintza horiek irailean betetzen badituzte, irailaren 8an izanen dute gaitasun artistikoaren beste proba bat. Bigarren edo hirugarren aukeran Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo bat eskatu dutenek irailaren 8an eginen dute gaitasun artistikoaren proba".

2. "Proben tokia, eguna eta ordua" atalaren 1. puntuan, hots, izena zein zentrotan eman behar den aipatzen den puntuan, honako zentro hauek gehitu behar dira lanbide sektoreen arabera:

Lanbide sektore zientifiko-teknologikoan, Goi Mailako Lanbide Heziketako Energia berriztagarrien Zentro Bateratua. (Imarkoain).

Osasun zientzien lanbide sektorean, "Adaptación Social" BHI.

Gizarte zientzien lanbide sektorean, "Adaptación Social" BHI.

3. "Proben tokia, eguna eta ordua" atalaren 5. puntuan, hots, goi mailako prestakuntza zikloetan sartzeko proben orduei buruzkoan, "17:45ean: Berariazko zatia egiteko izangaiei dei eginen zaie eta haien agiriak egiaztatuko dira" dioen paragrafoan, honela geldituko da: "Berariazko zatia egiteko eta gaitasun artistikoaren proba egiteko izangaiei dei eginen zaie eta haien agiriak egiaztatuko dira".

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berritu eta Garatzeko Atalera, Guraso eta Ikasleendako Argibide eta Aholku Bulegora, Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeetara.

Iruñean, 2005eko apirilaren 21ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0511199