48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CASTEJON

Laguntza kontratua adjudikatzeko lehiaketa, "Kamioen saihesbidea urbanizatzea: U.E. 1.10 exekuzio unitatea eta 1.2 sistema orokorra" izeneko obren proiektua prestatzeko eta zuzendaritza tekniko osoa eramateko

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Castejongo Udalak, 2005eko martxoaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: laguntza, U.E. 1.10 exekuzio unitateak eta 1.2 sistema orokorrak osatutako kamioen saihesbidea urbanizatzeko obren proiektua prestatu eta zuzendaritza tekniko osoa eramateko.

Adjudikatzeko prozedura: irekia. Adjudikazio bidea: lehiaketa. Tramitazio arrunta.

Kontratazio aurrekontua: 100.850,40 euro, BEZa barne.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago udal bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:00ak arte.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Castejongo Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; egun hura baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Castejongo Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, 14:00etan.

Proposamen eredua: baldintza administratiboen pleguan datorrena.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2005eko apirilaren 1ean._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0505556