48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

626/2005 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundatzaile lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia bukatutzat ematen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 22ko 626/2005 Ebazpenaren bidez, Vicente Oscar Zabalza Pascual jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu du, zundatzaile lanetan aritzeko, eta 6886 lanpostu hutsa esleitu dio. Lanpostu hori Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikirik dago. Lantokia Cordovillan du.

Deialdia 2004ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 24an.

Iruñean, 2005eko martxoaren 22an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0510129