48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

FUSTIÑANA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Fustiñanako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian

Udal honetako alkateak ebazpen hau eman zuen, 2005eko apirilaren 4an:

Aipatutako deialdiko 4.1 oinarrian xedatuarekin bat erabaki dut onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Fustiñanako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian.

Onartuak:

ASCENSION VITAS REDRADO

Baztertuak: inor ez.

Hau argitaratu ondoko hamar egun baliodunetan, erreklamazioak aurkezten ahalko dira; bai eta, deialdiko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agirietan akatsik egin badute, haiek zuzendu ere.

Fustiñanan, 2005eko apirilaren 4an._Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L0505558