48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

O I B A R

2005eko plantilla organikoa

Oibarko Udalak, 2005eko martxoaren 11n egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, aho batez:

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. kapituluan ezarritakoari jarraituz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan xedatutakoa kontuan harturik, onetsi egin dira 2005eko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda:

Funtzionarioak

1 idazkari. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: 100eko 37.

Zerbitzu anitzetako 2 enplegatu. Sarbidea: oposizioa eta oposizio-lehiaketa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: 100eko 12. Lanpostuko osagarria: 100eko 12.

1 administrari-ofizial. Sarbidea: oposizioa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko testu bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: 100eko 12. Lanpostuko osagarria: 100eko 12.

Zerbitzu anitzetako 2 enplegatuak eta administrari-ofiziala 1994ko abenduaren 1ean bilakatu ziren funtzionario, 1994ko urriaren 27an Alkatetzak eman ebazpenaren bidez. Ebazpen hori 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 1994ko abenduaren 2an.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Jesús Garde Mozaz jauna. Idazkaria. Jaioteguna: 1951 abenduaren 27a. Egoera administratiboa: Jardunean. 2004ko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 26 urte. 11 hilab., 27 egun. Maila: A. Gradua: 5.

Antonio Martínez Sanzol jauna. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Jaioteguna: 1962ko irailaren 21a. Egoera administratiboa: Jardunean. 2004ko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 19 urte. 5 hilab., 11 egun. Maila: C. Gradua: 4.

Miguel Angel Aldunate Garro jauna. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Jaioteguna: 1959ko irailaren 29a. Egoera administratiboa: Jardunean. 2004ko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 19 urte, 1 hilabete, 5 egun. C maila, 3. gradua, 2005eko abuztuaren 26an 4. gradua eginen du.

María Josefa Erdozain Azcarate andrea. Administrari-ofiziala. Jaioteguna: 1950eko martxoaren 3a. Egoera administratiboa: jardunean. 2004ko abenduaren 31n onartutako zerbitzuak: 19 urte. 1 hilab. 13 egun. C maila, 3. gradua, 2005eko abuztuaren 17an 4. gradua eginen du.

Oibarren, 2005eko martxoaren 11n._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0504515