48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

625/2005 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 86 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta izendatzen da José Domingo Villanueva Aragües jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lan-mundura sartzeko Ataleko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoren 22ko 625/2005 Ebazpenaren bidez, José Domingo Villanueva Aragües jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lan-mundura sartzeko Ataleko buru izendatu du, merezimendu lehiaketaren ondoren, sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdia 2003ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Iruñean, 2005eko martxoaren 22an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0510156