48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BARASOAIN

2005eko plantilla organikoa

Barasoaingo Udalak, 2005eko martxoaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Barasoaingo Udaleko 2005eko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 619/2005 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Barasoainen, 2005eko martxoaren 11n._Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

2005EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

1._Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa bidez, Olorizko Barrutiko Udalarekin partekatua. Aritzeko baldintzak: Hutsik.

2._Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Jardunean.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Marquina Arregui, Ignacio. Zerbitzu anitzetako enplegatua. E maila. 2. gradua. Lanpostuko osagarria: ehuneko 10. Antzinatasuna: 1996ko otsailaren 1a.

Administrazio kontratudunen izenen zerrenda

Navarro Resano, José Luis. Bitarteko idazkaria. Maila: A, Olorizko Barrutiko Udalarekin partekatua. Lanpostuko osagarria: ehuneko 35. Antzinatasuna: 1995eko irailaren 17a.

Iragarkiaren kodea: L0504423