48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

B U R L A T A

Plantilla organikoko aldaketa behin betiko onetsirik

Burlatako Udalak, 2005eko otsailaren 2an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2004ko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa, eta erabaki hori 2005eko 22. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 21ean.

Jendaurreko epea iragan baita inork inolako erreklamaziorik egin gabe, hasiera bateko onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276.2 artikuluan, 236.2 artikuluari dagokionez, ezarritakoari jarraikiz; beraz, 2004ko plantilla organikoa behin betiko aldatzen da honela:

_Bere mailari dagokion hasierako soldataren % 1eko laneko osagarria izanen du 2004ko urtarrilaren 1etik hasita 2004an zehar, eta 2005ean % 1 gehiago, edo jadanik esleitua duten osagarria ehuneko berarekin handituko zaie A eta B mailetako lanpostuei, erabaki honen eranskinean agertzen baitira. Salbuetsita geldituko dira erabateko dedikazioaren osagarria duten lanpostuak, aldi berean bateraezintasuneko eta laneko osagarriren bat duten lanpostuak, eta, orobat, zuzendaritza edo burutzako lanposturen batean dauden langileak, horiek egun dituzten ordainsariak mantenduko baitituzte.

_Bere mailari dagokion hasierako soldataren % 2ko laneko osagarria izanen du 2004ko urtarrilaren 1etik hasita 2004an zehar, eta 2005ean % 2 gehiago, edo jadanik esleitua duten osagarria ehuneko berarekin handituko zaie C, D eta E mailetako lanpostuei, erabaki honen eranskinean agertzen baitira. Salbuetsita geldituko dira erabateko dedikazioaren osagarria duten lanpostuak, aldi berean bateraezintasuneko eta laneko osagarriren bat duten lanpostuak, eta, orobat, zuzendaritza edo burutzako lanposturen batean dauden langileak, horiek egun dituzten ordainsariak mantenduko baitituzte.

_Gizarte langilearen lanpostuei B mailako hasierako soldataren % 4ko lanpostuko osagarria emanen zaie 2004ko urtarrilaren 1etik hasita 2004ko urtean zehar, gehi % 4a 2005. urtean.

_Udaltzain izendapena duten 11.23 eta 11.34 zenbakiko lanpostuak hutsik deklaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2005eko martxoaren 11n._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0504373