48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ETXAURI

Etxauriko Udaleko lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozesua

Etxauriko Udalak, 2004ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea Udaleko lan-kontratudun finkoak Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozesuari, uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuan ezarritako baldintzetan.

Integrazioa eskatu duten langileen espedienteak aztertuta, Idazkaritzaren legezkotasun txostena ikusirik, bidezkoa da integraziorako ebazpena ematea.

Horrenbestez, ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Etxauriko Udaleko lan-kontratudun langile finkoak, ebazpen honen eranskinean agertzen direnak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzea onestea, betiere Nafarroako toki entitateetako lan-kontratudun langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedura arautzen duen uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuko 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Bigarrena._Funtzionario bilakatzen diren langileek lehenagotik aplikatzen zitzaien gizarte segurantza eta aurreikuspenen sisteman segituko dute eta halaberean egonen lehenagotik zuten lanpostuan .

Hirugarrena._Langile hauei aplikatzen ahal zaizkien ordainsariak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan eta hura garatzeko xedapenetan funtzionarioentzat ezarritakoak izanen dira.

Laugarrena._Langile guztiak egun berean sartuko dira egiazki Estatutuan, hau da, 2004ko abenduaren 31n.

Bosgarrena._Ebazpen hau eta bere eranskina interesatuei igorriko zaizkie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen dira argitara, zerrenda batean zehaztuz lanpostuak eta bakoitzari dagozkion maila, antzinatasuna eta funtzionario gradua.

E R A N S K I N A

Beatriz Sánchez Imaz. Administrari laguntzailea. D maila. Antzinatasuna: 1995eko azaroaren 15a. 2 . gradua. D mailako osagarria: ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: ehuneko 24,68.

David Jáuregui Goñi. Zerbitzu anitzetako enplegatua. E maila. Antzinatasuna: 1997ko otsailaren 11. 2 . gradua. E mailako osagarria: ehuneko 15. Lanpostuko osagarria: ehuneko 37,45.

Etxaurin, 2004ko abenduaren 22an._Alkate udalburua, Luis Baquedano Ros.

Iragarkiaren kodea: L0504095