48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

E D I K T U A

2005eko martxoaren 8an, Iruñerriko Mankomunitateko buruak 34/2005 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

Hiri hondakinetako zerbitzuen finantzazioa arautzeko ordenantzak koefiziente zuzentzaileak ezartzen ditu, II. eranskinean. Koefizienteak 4 zenbakiko erabilera-kodeari (etxebizitza) aplikagarri zaizkion udalerrien arabera ezartzen dira, aipatu ondasunen zerga oinarriak berdintzearren, Mankomunitatearen eremuaren barnean dagoen desberdintasuna kontuan hartuta. Ekitaldi bakoitzean aplikatu beharreko koefizienteak urrian jasotan dauden balio katastralen arabera onartzen dira. Horregatik, ordenantzak zera aurreikusten du: "2005. ekitaldian zehar balorazio-txosten berri bat indarrean sartuko balitz, udalerri horretako koefiziente zuzentzailea egokitu beharko litzateke balio katastralak aldatutako proportzio berean."

Tracasa enpresak ezagutarazikoaren arabera, ondoko udalerri hauetan onartu dira balorazio-txosten berriak:

Uharte, Zabaltza eta Adios

Zerbitzu teknikoek beharrezko egiaztapenak egin dituzte indize zuzentzaile berriak ezartzeko.

Horren arabera,

Ebatzi dut:

1._4 zenbakiko erabilera-kodeari (etxebizitza) aplikagarri zaizkion indize zuzentzaile berriak onartzea ondoko udalerri honetan:

Udalerria: Uharte. Aldatu beharreko indizea: 1,06. Indize berria: 0,66.

Udalerria: Zabaltza. Aldatu beharreko indizea: 2,33. Indize berria: 1,21.

Udalerria: Adios. Aldatu beharreko indizea: 1,82. Indize berria: 1,07.

Udalerria: Uharte. Aldatu beharreko indizea: 1,06. Indize berria:

Iruñean, 2005eko martxoaren 8an._Mankomunitateburua, Luis Ibero Elía.

Iragarkiaren kodea: L0504364