48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ULTZAMA

Ordenantza fiskalen behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2004ko abenduaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala eta Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onesteko erabakia 2005eko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horiek behin betikoz onetsi dira eta osorik ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Larraintzarren (Ultzama), 2005eko martxoaren 3an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko dokumentuak luzatzeagatik sortzen den udal jarduerak edo jarduerek eratzen dute zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzea eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza hau tarifa hauek zuzenduko dute:

1. Agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak edo fotokopiak.

DIN A-4 tamainako kopia bakoitzeko: 0,10 euro.

DIN A-3 tamainako kopia bakoitzeko: 0,15 euro.

b) Agiriak konpultsatzeagatik.

Konpultsa bakoitzagatik: 1,00 euro.

2-20 konpultsa, bakoitzeko: 0,60 euro.

21 konpultsa baino gehiago, bakoitzeko: 0,50 euro.

c) Lurzatien zedulak, bakoitzeko: 1,20 euro.

2. Ziurtagiriak.

_Udalaren base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiriak: 1,00 euro.

_Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 4 euro.

_Aitzinetik txostena egitea behar duten ziurtagiriak: 15 euro.

3. Arma txartela tramitatzea.

_Arma txartel bategatik: 5,00 euro.

_4 arma txartelengatik: 10,00 euro.

_5 arma txartelengatik:. 10,00 euro

4. Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 9,80 euro.

5. Ahalmenak askiestea.

_Askiespen bakoitzagatik: 6,00 euro.

6. Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

_Ordenantzak, ale bakoitzagatik: 10,00 euro.

_Aurrekontuak, ale bakoitzagatik: 10,00 euro.

7. Txostenak egiteagatik eta galderak erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 10,00 euro.

Kudeaketa eta dirubilketa arauak

6. artikulua. 1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren erregistro orokorrean aurkezten denean eta udal bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez dokumenturik ez da hartuko, ez eta tramitatuko ere aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Udal zigiluaren itzulketa behar duen agiririk ez da luzatuko, agiria ematen duen funtzionarioak betekizun hori bete ez badu.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sortuko du, emaitza negatiboa bada ere.

7. artikulua. Udal administrazioaren dokumentu eta berriemateen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emanen dituzten udal zigiludun agiri guztiak zenbatuko dituzte eta Udal Diruzaintzan egunero dirusarrerak eginen dituzte, dagozkien likidazioekin.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Udal administrazioaren dokumentu eta berriemateen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioak eta Udal Gordailuzaintzaren langile arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan aurreikusitako eran zigortuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko da Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, Udalak 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran onetsi zuena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan xedatutakoaren babesean ezarri da, martxoaren 2ko 7/1999 Foru Legeak emandako idazketari jarraikiz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ordenantza honetako jarduera edo zerbitzuen eskuragarritasun egiazkoa nahiz ahalezkoa edo erabilpen benetakoa nahiz litekeena da zergapeko egintza. Zerbitzu horiek ondotik aipatzen dira eta bakoitzari dagozkion tasak sorrarazten dituzte:

a) Edateko urez hornitzeko zerbitzua eskura izatea eta horren mantentze lanak.

b) Hornidura zerbitzua eskura izatea eta horren mantentze lanak.

c) Edateko urez hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa uraren erabilera eta xedeen ariora aldatuko da.

d) Hartuneak edateko ura banatzeko eta/edo hondakin urak husteko sareekin lotzea. Hor sartzen da hornidura eta/edo saneamendu zerbitzua fisikoki eskura izate hutsa. Hartunea materialki egitea eta horren kostua eskatzailearen kontura izanen dira. Beraz, Udalaren zerbitzua azterketa eta obren gainbegiratze teknikoa da.

Salbuespenak

3. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Zergadun diren aldetik, ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat izan edo ondare bereizia eduki eta edateko uraren hornidura zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.

Kasuan kasuko etxeko jabeak hartuko dira zergadunaren ordezkotzat. Horiek onuradunei kobratzen ahalko dizkiete kuotak, hala bada.

Zerga oinarria

5. artikulua. 2. artikuluko zerrendan aipatutako zergagaietan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) Edateko urez hornitzeko zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanengatik: kuota finkoa.

b) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanengatik: kuota finkoa.

c) Edateko urez hornitzeko zerbitzua erabiltzeagatik: zenbat metro kubiko ur kontsumitu diren, kontagailuaren bidez edo bertze bide onargarri batzuen bitartez zenbatetsiz neurtuta.

d) Hartuneak edateko ura banatzeko eta/edo hondakin urak husteko sareekin lotzeagatik: kuota finkoa.

Tarifak

6. artikulua. Organo eskudunak ekitaldi bakoitzean ezarriko ditu tributu-zorra kalkulatzeko kasuan-kasuko tasen zerga-oinarriei aplikatzen ahal zaizkien tarifak, eta horiek ordenantza honen eranskin izanen dira.

Tributu kuotak

7. artikulua. Tasa bakoitzaren tributu-kuota zerga-oinarriari dagozkion tarifak aplikatuz aterako da.

8. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeetan ezartzen diren maneran eta halabereko baldintzetan.

Sortzapena

9. artikulua. 1. Sareetako lotunea egina duten erabiltzaileendako, a) eta b) ataletan ezarritako tasen sortzapena fakturazioa banatzeko erabiltzen diren hiruhileko natural bakoitzeko lehen egunean izanen da.

Zerbitzuan alta egiten duten erabiltzaileendako ere, alta egiten duten hiruhileko natural bakoitzeko lehen egunean izanen da dagokien tasaren sortzapena. Hortaz, ez da hiruhilekoa baino tikiagoko aldietan zatikatzen ahal.

2. 2. artikuluko c) atalean ezarritako kuotaren sortzapena ur kontsumoak egiten diren unean izanen da.

3. 2. artikuluko d) atalean ezarritako prezioek urez hornitzeko edo/eta hondakin-urak hustutzeko kontratua formalizatzen den unean izanen dute sortzapena.

Zenbait obratarako kontratu bakarra gauzatzen bada, zenbat eraikuntza lan egin, horrenbertze hartune eskubide sortuko dira.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Neurgailua paratzeko beharrezko diren materialak eta eskulana Udalaren bizkar joanen dira. Lotuneari eta hornidurari dagozkien gainerako gastuak eskatzailearen bizkar joanen dira.

11. artikulua. Prebentzio moduan, etxe edo instalazio barrenean ur-galera dakarten aberiak dituen hartunearen titularrari ur-hornidura mozten ahalko zaio.

12. artikulua. Erabiltzaileak behin ere ez dio urik ematen ahalko bertze pertsona bati, eta ez die erabiltzen utziko horretarako eskubiderik ez dutenei. Utzikeriagatik izan litekeen iruzur oro saihestu beharko du. Horrelakorik gertatuz gero, erabiltzailea izanen da errudun bakarra.

13. artikulua. Erabiltzaileak behartuak daude ura banatzeko sare nagusiko matxura baten ondorioz gertatutakoak toki entitateari lehenbailehen jakinaraztera.

14. artikulua. Erabiltzaileari dagokio kontagailua eta paso-giltza dauden tokia behar den bezala egon dadin zaintzea eta toki entitateak ematen dituen jarraibideak betetzea.

15. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren ordainarazpenetako bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari, kontagailuaren irakurketa egin dezan, edo toki entitateko edozein langileri, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo gisako bertze zerbaitengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu beharrean badaude.

Dirubilketa

16. artikulua. 1. 5. artikuluko a), b) eta c) ataletan aipatzen diren ordainarazpenak hiruhilekoan behin ordainduko dira.

2. Artikulu bereko d) atalean aipatzen den tasa sortzapenarekin batera ordainduko du erabiltzaileak.

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Honako hauek iruzurtzat hartuko dira:

a) Entitateko langileen ikustaldia trabatzea, behar bezala kreditaturik joanez gero.

b) Kontagailuen irakurketa edo ordenantza honetan araututako zerbitzuekin ikustekoa duten egiaztapenak galaraztea.

c) Toki entitateak paraturiko prezintu, sarraila edo aparatuak maneiatzea.

d) Toki entitateak kontsumoa neurtzeko aparatuen aldaketaz edo ordezkatzeaz ematen dituen jarraibideak ez betetzea.

e) Kontagailuaren datuak maltzurkeriaz aldatzeko tresna baimendugabeak paratzea.

17. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gainerako kontuetarako, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arauetan xedatutakoari ere.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbizikoa._Saneamendu saria Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta Foru Lege hori garatzeko Erregelamendua onetsi zuen apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuan arauturik dago.

Bigarrena._Sariaren zenbatekoa, 10/1988 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrari jarraikiz ezarri baita, aurrekontu-urtealdi bakoitzerako dagokion Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkaturik gelditu da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra._Xedapen honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko da Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala, Udalak 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran onetsi zuena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

E R A N S K I N A

Tarifak

a) Hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta hori mantentzeko lanengatik: 1,20 euro/hilabetea.

b). Ur-hornidura, etxebizitzetarako, kontsumituriko metro kubiko bakoitzeko:

_12 metro kubikoraino: 0,20 euro/hilabetea.

_Gainerakoa, hilean: 0,30 euro.

c) Industriarako edo ureztaketarako hornidura, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,27 euro.

d) Orokorrean goiko horniduragatik, metro kubiko bakoitzeko: 0,18 euro.

e) Hornidurako hartunea paratzeagatik:

_36 mm-raino: 600,00 euro.

_Hortik goitikoak: 2.000 euro.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Tasa hauek martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu baitu, tasa eta prezio publikoen gaietan.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Hona hemen ordenantza fiskal honetako zergapeko egintza:

a) Igerileku estali gabeak.

b) Futbol zelaia.

c) Frontoi estalia.

d) Kiroldegia.

3. artikulua. 1. Kirola eta gorputz kultura garatu eta egiteko eraikin, zelai, esparru eta toki guztiak dira kirol instalazioak.

2. Hartarako ondasun higigarriak eta kirol instalazioren bati modu iraunkorrean atxikiak ere halakotzat hartuko dira.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak tasa hauen subjektu pasiboak izanen dira, aitzineko 2. artikuluko zerrendan agertzen diren instalazioak erabiltzen badituzte.

Karga-oinarriak

5. artikulua. Karga-oinarriak dira:

a) Banakako urteko abonuetan eta instalazioetan sartzeko sarreretan, adina.

b) Urteko gainerako abonuetan, abonua hartzen duten familia unitateko kide kopurua.

c) Kirol instalazioak kirol elkarte edo entitateek erabiltzen dituztenean, erabilpen orduak.

d) Argiek pizturik egon behar badute, ordu kopurua.

e) Kirolez kanpoko jarduerengatik, jarduera eta egun bakoitzeko.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

Tributu-kuota

7. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasen sortzapena

8. artikulua. Kirol instalazioetan sarrera edo Udalaren sartzeko baimena lortzen den unean izanen da tasen sortzapena.

Salbuespenak

9. artikulua. Salbuespena izanen dute:

a) Ikastetxeek.

b) Udalak bultzatutako edozein jarduerak, berak antolatu ez badu ere.

c) 5 urtetik beheitikoek.

d) Ultzamako kirol klubek, horretarako egiten diren hitzarmenek ezartzen duten bezala.

e) Udalaren kirol eskoletako monitore, irakasle eta arbitroek.

f) Ultzamako kirol eta kultur elkarte guztiek, 7. tarifari dagokionez.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Kudeaketa arau hauek Udalaren instalazioetan erabilera arautzen dutenez aparte dira.

11. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita instalazio bakoitza zein ordutan ireki eta itxi ere.

12. artikulua. 1. Zenbait kirol instalaziotarako urteko abonuak lor daitezke; hortaz, horiek erabili nahi dituztenek behar den txartela eskuratu beharko dute.

2. Abonu horiek edukita kirol instalazio guztietara sartzen ahalko dira, igerilekuak erabiltzeko denboraldiko abonuekin izan ezik.

13. artikulua. 1. Mota guztietako abonuak norberarenak eta eskualdaezinak izanen dira.

2. Titularra ez bertze batek erabiltzen baditu abonu-txartelak, Udalak horiek bertan behera uzteko ahalmena izanen du, eta ez du ordaindu zaion kuota itzuli beharrik izanen.

14. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek men egin beharko diete beti esparru bakoitzean ikusgai jartzen diren portaera eta erabilera arauei.

15. artikulua. 1. Instalazio guztietara abonaturik daudenen kuoten dirubilketa zergadunen zentsuaren bidez eginen da, seihilekoetan banatuta.

2. Igerilekuetara abonaturik daudenen kuoten dirubilketa eskudirutan eginen da, diruzaintzan, edo horretarako irekitako kontuan, eta abonu txartelak edo karnetak, berriz, udal bulegoetan luzatuko dira. Horretarako, iragarki bat aldez aurretik argitaratu eta hartan adierazten diren agiriak ekarri beharko dira.

16. artikulua. Kirol instalazioetan, sarrerei dagozkien kuoten dirubilketa horretarako izendatzen diren langileek eginen dute eta bertara sartu baino lehen. Aldian behin, horretan aritzen diren langileek kontuak emanen dituzte diruzaintzan, zehazten diren betebeharrak eginda.

Hilabetekako erabilpen jarraiturako baimenak emanez gero, tasa hilero ordaindu beharko da -erabilpena baino lehen-, udal diruzaintzan, eta horrek ordainagiria luzatuko du.

17. artikulua. Fidantzarik eskatu bada, baimena ematen den unean Udalak erabakitzen duen tokian pausatuko da, eta berdin eginen da kuoten ordainketarekin, ikuskizunak egiteagatik.

Tributu-hausteak

18. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagozkien afera guztietarako, Ordenantza fiskalean xedatutakoari eginen zaio men.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko da Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, Udalak 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran onetsi zuena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

Tarifak

1._Instalazio guztiak erabiltzeko abonua: 60,00 euro/urtea.

Deskontuak:

Familiako bigarren kideagatik: ehuneko 10.

Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: ehuneko 20.

2._Udalak kudeatzen duen igerileku estali gabea:

a) Denboraldiko abonua:

5 urte bitarte: dohainik.

Haurrak (5-16 urte): 30,00 euro.

Helduak: 45,00 euro.

Erretiratuak: 20,00 euro.

Deskontuak:

Familiako bigarren kideagatik: ehuneko 10.

Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: ehuneko 20.

b) Eguneko sarrerak.

5 urte bitarte: dohainik.

Haurrak (5-16 urte): 3,00 euro

Helduak: 5,00 euro

Erretiratuak: 3,00 euro

c) Talde antolatuendako sarrerak:

10 laguneko taldeak:

Haurrak (16 urte bitarte): 20,00 euro.

Helduak: 35,00 euro.

20 laguneko taldeak:

Haurrak (16 urte bitarte): 36,00 euro.

Helduak: 66,00 euro.

3._Igeriketa ikastaroak.

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (16 urtetik goiti): 20,00 euro, lagun eta ikastaro bakoitzeko.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (5 urtetik 16ra bitarte): 14,00 euro, lagun eta ikastaro bakoitzeko.

c) Erretiratuendako igeriketa ikastaroak: 10,00 euro, lagun eta ikastaro bakoitzeko.

4._Futbol zelaia.

a) Ordu eta erdiko alokairua: 45,00 euro.

Ehuneko 50eko deskontua ondoko ordu eta erdian alokatuz gero.

a) Ordu eta erdiko alokairua (lehiaketa): 20,00 euro.

c) Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak, etab.): 20,00 euro.

5._Frontoia.

a) Abonatuak:

Argia, ordubete: 5,00 euro.

b) Abonatu gabeak:

Kantxa, argiarekin, ordubete: 15,00 euro.

Kantxa, argirik gabe, ordubete: 10,00 euro.

c) Abonatuak ez abonatuarekin:

Kantxa, argiarekin, ordubete: 13,00 euro.

Kantxa, argirik gabe, ordubete: 8,00 euro.

d) Profesionalen, taldeen eta eskolen entrenamenduak:

Kantxa, argiarekin, ordubete: 18,00 euro.

Kantxa, argirik gabe, ordubete: 15,00 euro.

6 lagunetik goiti taldetzat hartuko da.

6._Kiroldegia, taldeen erabilpena.

a) Alokairua, ordubete: 25,00 euro.

Ehuneko 50eko deskontua bigarren ordua alokatuz gero.

a) Alokairua, ordubete, lehiaketa oso baterako izanez gero: 20,00 euro.

c) Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak, etab.): 17,00 euro.

7._Kirolez kanpoko jarduerengatik eta ikuskizunengatik:

a) Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 1.200,00 euro.

b) Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 300,00 euro.

c) Kirolez kanpoko erabilerengatik, ikuslerik gabe: 300,00 euro/eguna.

Oharra: 600,00 euroko fidantza galdatuko da.

UDALAREN BASKULA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean.

2. artikulua. Udalaren baskula pisatze kontuetarako erabiltzea da ordenantza honen zergapeko egintza.

3. artikulua. Udalaren baskula erabiltzen duten pertsona natural edo juridikoak daude prezio publiko hau ordaintzera behartuak.

4. artikulua. Ordenantza honetako prezio publikoaren zenbatekoa pisatu behar den elementuaren pisua erreferentziatzat hartuta kalkulatuko da, eta txartel magnetikoa erabiltzen denean, erabiltzaileak erositako txartel kopuruaren arabera.

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

6. artikulua. Prezio publikoen sortzapena baskula erabiltzen den unean gertatuko da edo, kasua bada, urteko txartel magnetikoa erosten denean.

7. artikulua. Gainerako arau-hausteetan eta zehapenei dagokienez, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, edo, bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak eta bat heldu diren arauetan agindutakoari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordezko gisa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan.

E R A N S K I N A

A) Pisatze aldi bakoitzeko:

_0tik 10 tonaraino: 0,90 euro.

_10etik 20 tonaraino: 1,50 euro.

_20 tonatik goiti: 2,10 euro.

B) Txartel magnetikoa urtero erostea:

_Txartel 1etik 4 txartelera bitarte, bakoitzeko: 150,00 euro.

_5 txarteletik goiti, bakoitzeko: 30,00 euro.

C) Txartelaren al bikoiztuagatik, jatorrizkoa hondatu edo galtzearen ondorioz: 30,00 euro.

IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 180. artikuluan eta ondokoetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Industri edo merkataritza establezimenduek, lasaitasun eta osasungarritasun baldintzak, hala nola haien funtzionamendu normala erregulatzeko indarra duten bertzelako arauetan ezarritako gainerakoak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko, irekitzeko lizentzia eman aurretik Udalak egiten dituen jarduera tekniko eta administratiboen ondorioa da zergapeko egintza.

3. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitako ondorioak bete daitezen, irekitzea gertatuko da ondoko kasu hauetan:

a) Jarduerak hasteko establezimendua lehen aldiz paratzean.

b) Establezimenduko jarduera aldatu edo handitzean, titularra aldatzen ez bada ere.

c) Establezimendua handitzean eta bertan ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako baldintzetan eragina duen bertze edozein aldaketa egitean. Horren ondorioz baldintzak berriz egiaztatu beharko dira.

4. artikulua. Industri edo merkataritzako establezimendutzat hartuko dira bakarrik etxebizitza ez izateaz gain ondoko baldintza hauek betetzen dituzten eraikin edo instalazio guztiak, jendearentzako irekiak izan edo ez:

a) Enpresa, fabrikazio, artisautza, eraikuntza, merkataritza edo zerbitzuetako jarduera bati lotua egotea.

b) Aipatu jarduera horiek egin gabe, haien lagungarriak edo osagarriak izatea, edo haietatik etekinak edo aprobetxamenduak ateratzea.

Salbuespenak

5. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasaren ordainarazpenean ez da inolako salbuespen edo hobaririk emanen.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Tasa hauetako subjektu pasiboak dira, pertsona fisiko edo juridikoak eta bertze entitate batzuk, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat eratzen badute eta ordenantza honetako 4. artikuluan aipatzen diren establezimenduetako bat ustiatzen badute zuzenean.

7. artikulua. Zergadunen ordezkoak izanen dira establezimendu edo lokal horien jabeak, eta haiek, horrela behar bada, egiten den edo egiteko asmo den jardueraren titularrei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

Zerga oinarria

8. artikulua. Tasaren zerga oinarria da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dagokion urteko kuota.

Tributu-kuota

9. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, zerga oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio, hurrengo artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

10. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, ondoko tarifa hauek aplikatuko dira:

1. Berritik paratzen diren establezimenduak.

Jarduera ekonomikoen gaineko urteko kuotaren % 70 ordaindu beharko da, beti ere 50,00 euro gutienez eta 720,00 euro gehienez.

2. Lokalez aldatzea.

Berritik paratzen diren establezimenduenen ehuneko 90 ordainduko da.

3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratutako establezimenduen tarifa berberak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutienez 250,00 euro.

4. Negozioaren titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Lehen aldiz paratzen diren establezimenduen tarifa berberak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barnean egiten denean salbu, kasu horretan 250,00 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen pagamendutako.

Sortzapena

11. artikulua. Tasa eta ordaintzeko obligazioa sortuko dira zergapeko egintza osatzen duen udal jarduera egiten denean.

12. artikulua. Establezimendua lizentzia eskuratu gabe irekitzen baldin bada, tasa sortuko da establezimenduak behar diren baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko udal jarduera egiten denean. Hori guztia, establezimendua irekitzeko baimena eman edo, irekiera baimendu ezina balitz, hura ixteko dekretatzeko ireki litekeen administrazio espedientea ezertan ukatu gabe.

Kudeaketa arauak

13. artikulua. Lizentzia erdiesteko interesa duenak behar den eskabidea aurkeztuko du Udaletxean, egin beharreko jarduera(k) eta dagokion lizentzia fiskalaren epigrafea zehazten dituela; eskabidearekin batera, lokalaren alokairuaren kontratua edo erosketaren titulua, hala nola Zergen Kudeaketak likidazioa egiteko behar duen informazio guztia aurkeztuko du.

14. artikulua. 1. Udalak lizentzia eman ala ez erabaki arte, interesatuek zilegi izanen dute espresuki atzera egitea eta kasu horretan, tasa izanen da lizentzia eman balitz ordaindu beharko zatekeenaren % 20koa. Lizentzia ematen ez bada, tasa zenbateko berera murriztuko da.

2. Lizentzia iraungitzat hartuko da, hura eman ondoren sei hilabete pasatzen baldin badira lokalak ireki gabe, edo ireki ondoren, berriz ixten badira sei hilabete baino denbora luzeagoan.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Iruzurtzat hartuko dira arau-hauste berezi hauek:

a) Lokalak irekitzea behar den lizentzia erdietsi gabe.

b) Zerga oinarria zehazteko behar diren datuak gezurrezkoak izatea.

Bertzelako arau-hausteetarako Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, edo bertzenaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta harekin bat datozen arauei

16. artikulua. Arau-hausteen ondorioz sortzen diren zehapenen gainerako kontuetarako, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arau orori ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

HIRIGINTZAKO JARDUKETENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergagaia hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzari eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak:

Aipatzearren, ondokoak dira:

_Lurzatiketa egiteko lizentziak.

_Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, obra tikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza tikietakoak.

_Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

_Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

_Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

_Emandako lizentzien aldaketak.

_Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

_Behin-behineko obra edo erabileretarako lizentziak.

Orobat, zergapeko egintza izanen da hirigintza arloko galderei erantzutea.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri-antolamenduari buruzko arauetan hirigintza lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan, eraikitzaileak eta obra kontratistak.

Tarifak eta karga tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Tramitazioa

7. artikulua. Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide moduz bete beharko da.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak likidatuko dira behin-behinekoz obraren aurrekontuaren kostuaren arabera.

Obraren kostua zehaztuko da exekuzio materialerako aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industri mozkina salbu.

Nahitaezko baimena ematen delarik, behin-behineko likidazio bat eginen da, eta zerga oinarria finkatuko da interesatuek aurkeztu duten aurrekontuaren arabera, baldin eta hura dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia badago.

Proiektua ikus-onestea nahitaezkoa ez bada, zerga oinarria udaleko teknikariek finkatuko dute proiektuaren kostu estimatuaren arabera.

Behar den lizentzia onartuta hasierako proiektua aldatzen bada, likidazio osagarria eginen da aurrekontu aldatuaren arabera, jatorrizkotik zenbat egiten duen goiti, horrenbertze.

9. artikulua. 1. Ikusirik egiazki egin diren obrak, baita horien benetako kostu eraginkorra ikusirik ere, Udalak, hala behar denean, behin-behineko zerga oinarria aldatuko du eta behin betiko likidazioa eginen; hori egin ondoren, subjektu pasiboari eskatuko dio paga diezaion edo, hala behar denean, sobera jarritakoa itzuliko dio.

2. Aurreko atalean xedatutari dagokionez, obra burutu edo behin-behinekoz jaso eta hurrengo hilabetean, egoera horren berri ematen duen deklarazioa aurkeztuko da eta, horrekin batera, eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren deklarazioa, bai eta obraren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria, dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, edo, bertzenaz, aipatu kostea justifikatzen duten fakturak edo bertzelako agiriak.

10. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesatuari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra._Xedapen honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko da Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala, Udalak 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran onetsi zuena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

Tarifen eranskina

I. epigrafea._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

1.1. Lurzatiketa lizentziak:

_Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 60 euro.

1.2. Etxebizitzetarako eraikinak zaharberritzeko obra lizentziak:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: ehuneko 0,10.

1.3. Eraispen, eraikuntza, zaharberritze, paratze eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako obra lizentziak:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: ehuneko 0,50.

1.4. Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

_Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 200 euro.

1.5. Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak:

_Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 150 euro.

II. epigrafea._Hirigintza arloko galderei erantzutea:

_Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik: 50,00 euro.

_Txostenak egiteagatik: 10,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0504267