48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

B A K E D A O

Hasiera batean onetsirik Bakedaoko Kontzejuaren ordenantza, herriaren sarreran, Urederrako natur erreserbaren inguruan dagoen Bakedaoko aparkalekuan ibilgailuak aparkatzeko tasak arautzen dituena

Bakedao Ameskoabarrengo Kontzejuko Batzarrak, 2004ko abuztuaren 11n egin bilkura arruntean, legez eskatutako quorumarekin, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Bakedaoko Kontzejuaren ordenantza, herriaren sarreran, Urederrako natur erreserbaren inguruan dagoen Bakedaoko aparkalekuan ibilgailuak aparkatzeko tasak arautzen dituena onestearen gaineko espedientean dagoen dokumentazioa, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Bakedaoko Kontzejuaren ordenantza, Urederrako natur erreserban eta eskualdeko bertze bide turistiko batzuetan sartzeko, Bakedaoko aparkalekuan ibilgailuak aparkatzeko tasak arautzen dituena.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea Kontzejuaren idazkaritzan aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, Ordenantza fiskal orokorreko aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Dena dela, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Bakedaon, 2004ko abuztuaren 11n._Kontzejuko burua, José Luis Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L0504229