48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

D E I E R R I

Udal Planeko aldaketa xehekatua, Bearingo UE6 unitatea, behin betiko onetsirik

Udalak, 2005eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, erabateko gehiengoaz:

Erabakia:

Lehena._Ikusirik planeamenduaren aldaketan Lurraldearen Antolamenduari buruzko 35/2002 Foru Legeak dakarren legezko tramitazioa erabili dela, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak adostasun txostena eman duelarik, eta ikusirik, halaber, txosten juridikoa eta udal arkitektoarena, behin betikoz onetsi da Bearingo UE6ko aldaketa xehekatua.

Bigarrena._Agiriaren ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, onetsi ondoko hamabost egunean.

Behin betiko onespena eta araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira Udal Planeko araudian aldatu diren artikuluak.

Deierrin, 2005eko martxoaren 2an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

A R A U D I A

Bearingo Udal Planeko UE6ko antolamendu xehekatuko determinazioak aldaturik

Aldaketa

Honako honen helburua da UE6 exekuzio unitateko lerrokadurak aldatzea, bai trazadurei bai ondoriozko lurzatiei dagokienez, betiere egungo banaz bertzeko aprobetxamendua mantenduta.

Hirigintza fitxa aldatua.

_66. artikulua. UE6 exekuzio unitatea.

Azalera: 6.634 m².

Sailkapena: hiri lurzorua.

Kalifikazioa: etxebizitzetarako.

Jarduketa sistema: borondatezko birzatiketa.

Azalera pribatua: 4.800 m².

Banaz bertzeko aprobetxamendua= 0,40 m²/m².

Gutxieneko lurzatia: 600 m².

Atzeramanguneak: 3. lurzatiaren eta eremu publikoaren mugaraino.

Etxebizitzen kopurua, gehienez ere: 8 bizitza.

Bertzelako determinazioak.

Kanpo lerrokadurak eta eraikinaren garaierak, antolamendu planoetan grafiatuarekin bat.

Grafiatutako barne lurzatiketak gutxi gorabeherakoak dira, ondoriozko lurzati garbian lur bereizketa bat nola geldi litekeen jakiteko.

Unitatearen mugak bat egiten du unitate mugakideenarekin.

Unitatearen ipar-ekialdean barna doan bide perimetrala urbanizatu egin beharko da, galtzada 7,5 metrokoa eta espaloia 1,5 metrokoa egin beharko baita.

Oinezkoendako pasabidea urbanizatu beharko da, 3 metro zabal, unitatearen ipar-mendebaldeko mugan.

Tipologia.

Familia bakarreko etxebizitza, bakartua edo bikia.

Urbanizatzeko lanak egiten ahalko dira eraikitzeko lanak baino lehenago edo, bertzenaz, haiekin batean, behar den proiektua aldez aurretik aurkeztuta.

Ibarreko Udalari dagozkion lagapenak egiazki egin arte ez da obra lizentziarik emanen.

Iragarkiaren kodea: L0504218