48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

623/2005 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat eman da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta José Manuel Panisello Simón jauna Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Programa Berekien Bulegoko buru izendatu da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 22ko 623/2005 Ebazpenaren bidez, osé Manuel Panisello Simón jauna Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Programa Berekien Bulegoko buru izendatu du, merezimendu lehiaketaren ondoren, sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdia 2003ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Iruñean, 2005eko martxoaren22an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0510151