48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BEIRE

Ordenantzetako aldaketa behin betikoz onetsirik

Beireko Udalak, 2004ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Jendaurrean egon da 30 egunean eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betikoz onetsirik gelditu da delako aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Udal ordenantza horretako 5. artikuluaren idazketa berria honako hau da:

"Eskubideak jasotzeko tasa ondoko tarifari egokituko zaio:

Sarrerak (2005eko ekitaldia):

_5-14 urtekoentzat: 2,50 euro.

_14 urtetik goitikoentzat: 3,50 euro.

Abonuak (2005eko ekitaldia):

_5 urte bitartekoentzat (gurasoren bat abonatua bada): dohainik.

_Denboraldia: 5-14 urtekoentzat: 30 euro.

14 urtetik goitikoentzat: 40 euro.

_Hamabostaldia: 5-14 urtekoentzat: 20 euro.

14 urtetik goitikoentzat: 23 euro.

_Hilabetea: 5-14 urtekoentzat: 23 euro.

14 urtetik goitikoak: 25 euro.

Oharra: araudiaren ariora, taldeek (10 lagun gutienez) osotara ehuneko 10 merkeago izanen dute tasa hauek talde bakoitzak hautatutako modalitatera aplikatuz ateratzen dena".

Argitara ematen da orok jakin dezan eta Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutako ondorio guztietarako.

Beiren, 2005eko martxoaren 10ean._Alkate udalburua, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: L0504189