48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

D E I E R R I

Lakarko AR-1 eremuko plan partziala hasiera batez onetsita

Udalak, 2004ko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, erabateko gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Lakarko Kontzejuko AR-1 eremuko plan partziala, María Luisa Morrás Zazpek sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz.

Plan partziala behin betiko onetsi aurretik, unitate bakoitzeko hirigintza fitxak zuzendu beharko dira, kontraesana baitago aukeratutako sistemaren eta urbanizazioa egiteko ezarritako prozeduraren artean (konpentsazioa edo lankidetza).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren bi egunkarietan iragarkia jarrita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Interesatuek Udaleko egoitzetan aztertu ahalko dute espedientea, Aritzalako Kale Berriko 22 zenbakian, bulego orduetan.

Aritzalan, 2005eko martxoaren 7an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0504133