48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Hasiera batez onetsirik Udal Planeko determinazio xehekatuen aldaketa

Galar Zendeako Udalak, 2005eko martxoaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko determinazio xehekatuen aldaketa, Noain-Ezkirotz industrialdean eragiten duena, Galarko Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze-Galarren, 2005eko martxoaren 8an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0504106