48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2005eko apirilaren 4koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Ur hornidura Nafarroako Erretenetik: 15. eremuko Konponbide Bateratua. 3. fasea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaezko desjabetzapena egiteko.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, azaroaren 24ko 1428/2004 Ebazpenaren bidez, lankidetza araubidea onartu eta "Ur hornidura Nafarroako Erretenetik: 15. eremuko Konponbide Bateratua. 3. fasea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen, hamabost egunez, bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldiaren epea bukatuta, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak martxoaren 16an emandako 449/2005 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari aurkeztutako alegazioak ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera ebatzita.

Obrak garrantzitsuak eta presakoak dira, ukitutako udalerrien ur sanitarioaren hornidura kalitatekoa izanen dela aseguratzeko.

Nafarroako Gobernuak, Aragoi ibarreko Mankomunitateak alegaturikoa ikusirik, uste du justifikatua dagoela desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Ur hornidura Nafarroako Erretenetik: 15. eremuko Konponbide Bateratua. 3. fasea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2005eko apirilaren 4an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0505598