48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

215/2005 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu trenbidean 227/573 k.p.ko pasagunea kentzea, Iturmendiko udalerrian" izeneko proiektuko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak lizitaziorako dei egin du "Zaragoza-Altsasu trenbidean 227/573 k.p.ko pasagunea kentzea, Iturmendiko udalerrian" izeneko lanak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Zaragoza-Altsasu trenbidean 227/573 k.p.ko pasagunea kentzea, Iturmendiko udalerrian" izeneko proiektuko lanak kontratatzea.

_Esleitzeko modua: enkantea.

_Hasierako prezioa: 686.931,76 euro.

_Egiteko epea: 5 hilabete.

_Kontratisten sailkapena: A taldea, 2. azpitaldea, D kategoria; eta B taldea, 2. azpitaldea, E kategoria

_Proposamenen aurkezpena: 2005eko maiatzaren 18a arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3., behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (2002ko abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2005eko maiatzaren 12an, eguerdiko 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Proiektua eta klausula administratibo eta partikularren pleguak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 4an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, .................................... jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............................. kaleko ....... zk.an duenak, bere izenean (edo ....................................................... ordezkatuz), ..........(e)ko ....... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Zaragoza-Altsasu trenbidean 227/573 k.p.ko pasagunea kentzea, Iturmendiko udalerrian" izeneko lanak enkantearen bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren oinarri teknikoen pleguaren eta lizitazio horretako administrazio klausula partikularren pleguaren berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ...................................... (zenbakiz eta letraz) ..................................... euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0510300