48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

193/2005 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da ondoko proiektua prestatzeko lanen kontratazio-espedientea: "NA-7010 errepideak (Irurtzun-Asterain) Arakil haranean duen trazadura aldatzeko Azterlana eta Eraikuntza Proiektua. Irurtzun eta Izurdiagako saihesbidea".

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lehiaketarako deia egin du "NA-7010 errepideak (Irurtzun-Asterain) Arakil haranean duen trazadura aldatzeko Azterlana eta Eraikuntza Proiektua. Irurtzun eta Izurdiagako saihesbidea" izeneko proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "NA-7010 errepideak (Irurtzun-Asterain) Arakil haranean duen trazadura aldatzeko Azterlana eta Eraikuntza Proiektua. Irurtzun eta Izurdiagako saihesbidea" proiektua prestatzeko lanak kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Hasierako prezioa: 90.000,00 euro.

_Egiteko epea: 10 hilabete.

_Proposamenen aurkezpena: 2005eko maiatzaren 19a arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3., behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2005eko ekainaren 1eko 12:00etan.

Oinarri teknikoen eta klausula administratibo partikularren agiriak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 1ean._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "NA-7010 errepideak (Irurtzun-Asterain) Arakil haranean duen trazadura aldatzeko Azterlana eta Eraikuntza Proiektua. Irurtzun eta Izurdiagako saihesbidea" izeneko proiektua prestatzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektuaren oinarri teknikoen pleguaren eta lizitazio horretako administrazio klausula partikularren pleguaren berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz eta letraz) euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0510271