48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I T Z A

Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik

Itzako Udalak, 2005eko otsailaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Itzako Kontzejuko UE 8.20 unitateko borondatezko birzatiketari buruzko proiektua, José Ignacio Andueza Orcaray jaunak sustaturik.

Argitara ematen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan agindutakoa betez, interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Eritzebeitin (Itzako Udalaren egoitza), 2005eko martxoaren 31n._Alkate udalburua, Socorro Pérez Ollo.

Iragarkiaren kodea: L0505602