48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Hirigintzako kudeaketarako hitzarmena

Udal honek, 2005eko otsailaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arraitz-Orkingo U.E.-1 unitateari dagokion hirigintza kudeaketarako hitzarmena, Arañotz O4, S.L. enpresak sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Larraintzarren (Ultzama), 2005eko martxoaren 10ean._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0505261