48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IBARGOITI

Ibargoitiko ehiza barrutia. Lurren lagapena

2005eko ekainaren 30ean bukatuko denez Ibargoitiko ehiza barrutiko errentamendua, eta ehiza barruti berri bat eratu behar denez, hamar urtez errentan jartzeko, 2005eko uztailaren 1etik hasita, jabe guztiei jakinarazi egiten zaie ezen hamabost eguneko epea izanen dutela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik, beren lurzatiak barrutitik kentzeko eskatzeko. Udal idazkaritzan egin beharko dute eskari hori.

Ehiza barrutia osatuko da herrilurrak eta jabetza partikularreko beste batzuk sartuta, ondoko herri hauetakoak: Abintzao, Idotzin, Getze, Sengaritz, Zabaltza eta Lekaungo jaurerria.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ibargoitin, 2005eko martxoaren 10ean._Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0504498