II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
I R U Ñ A
Aldaketa U.I.II unitateko S.1 sektorea (Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia) urbanizatzeko proiektuan. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko martxoaren 8an, erabaki hau hartu zuen:
JOB, 2005eko martxoaren 8koa, (14/UV)
Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko azaroaren 23an onetsi zuen, hasiera batean, U.I.II unitateko S.1 sektorea (Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia) urbanizatzeko proiektuan aldaketa egiteko espedientea, eta erabakia 2005eko urtarrilaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen; beraz, jendaurrean edukitzeko epea iraganik, erabaki da:
1._Onestea alegazioen gaineko 2005-02-28ko txostena eta ezestea Imirun S.A.k eta Abaigar promoc iones S.L.k aurkeztutako alegazioak, txosten horretan azaltzen diren arrazoiak direla medio.
2._Behin betikoz onestea Iruñeko U.I. II unitateko S-1 sektorea (Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia) urbanizatzeko proiektuan aldaketa egiteko agiria, AH & Asociados enpresak prestatua Udalaren eskariz.
3._Erabaki honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2005eko martxoaren 15ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0504427