48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LOSARCOS

Herrilurretako belarren herritarren arteko aprobetxamendua esleitzea

Los Arcosko Udalak, 2005eko martxoaren 3an egin bilkuran, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 186. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua), boz batez erabaki zuen 15 egun baliodueko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eskubidea izan uste duten guztiek herrilurretako belarren esleipena, herritarren artekoa, eskatzeko.

Esleipena arautuko duten baldintzak udal bulegoetan daude ikusgai, interesatu guztien eskura.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2005eko martxoaren 4an._Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0504420