48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Aldaketa Arrotxapeako P-9A poligonoa (bulebarra) urbanizatzeko proiektuan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko martxoaren 1ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-MAR-01 (3/UV)

Alkatetzak 2004ko azaroaren 30ean eman ebazpenaren bitartez onetsi zuen hasiera batean Arrotxapeako P-9A poligonoa urbanizatzeko proiektuan aldaketa egiteko espedientea eta horren gaineko iragarkia 2005eko urtarrilaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Espedientea jendaurrean egoteko epea alegaziorik gabe iragan denez, ebatzi dut:

1._Behin betikoz onestea Arrotxapeako P-9A poligonoa (bulebarra) urbanizatzeko proiektuan aldaketa egiteko agiria.

2._Erabaki honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2005eko martxoaren 7an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0504417