48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI-ARANATZ

Soberako lurzatiaren salmenta

Etxarri-Aranazko Udalak, 2005eko otsailaren 10ean egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen:

1._Honako hau soberako lurzati deklaratzea: katastroko 1. poligonoko 813. lurzatia, UE 31 unitatearen barrukoa; 35 metro karratukoa da, eta ez du eraikitzeko eskubiderik.

2._Lurzatia 17,50 metro karratuko bi zatitan banatzea, bi jabe mugakideei saltzeko.

3._Lurzatiaren A zatia, 17,50 metro karratukoa, Aniceto eta María Luisa Beltza Aldasorori saltzea, 2.000 eurotan.

4._Lurzatiaren B zatia, 17,50 metro karratukoa, Eneka Maiz Navarro eta Manu Gómez Genuari saltzea, 2.000 eurotan.

5._Saltzeko erabakia eta administrazio espedientea jendaurrean izatea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta.

Etxarri-Aranatzen, 2005eko martxoaren 14an._Alkatea, Juan Bautista Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0504376