48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

U R R A U L B E I T I

Ehiza barruti publikoa zabaltzeko proiektua

Urraulbeitiko Udalak, Basafauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, sustatzen du NA-10555 Urraulbeiti 1 ehiza barruti publikoa zabaltzeko proiektua. Argitara ematen da, Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatuz, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.

Barrutia osatzen duten alderdiak: Alduate, Nardoze Alduate, Tabar, Aizpe, Apardozeko alderdiko atal bat (1, 4, 9, 10, 11 eta 12. lurzatiak), 14. fazeroa, Irunberrin: Olatz, Ibargoitin: Besolla.

Barrutia handitzeko behar diren alderdiak: Ibargoitin: Izko.

Urraulbeitin, 2005eko martxoaren 7an._Alkatea, L. Fernando Cabodevilla Eslava.

Iragarkiaren kodea: L0504238