48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Xehetasun azterlana (ZNO-1/U.I. XIX-Milagrosa (Felisa Munárriz plaza). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2005eko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-MAR-03 (5/CU)

"Ikusirik ZNO-1/U.I.XIX-Milagrosa (Felisa Munárriz plaza) aldearen xehetasun azterlanaren espedientean agertzen den dokumentazioa, eta Hirigintzako udal gerentearen 2004ko irailaren 30eko txostenari jarraikiz, erabaki da:

1. Onestea Francisco Monente Zabalzak San Fermin-Arrosadia garaje elkartearen izenean aurkeztutako alegazioen txostena eta, berriz, ezestea Francisco Javier Calahorra Villanuevak aurkeztutakoa, berresten den txostenean azaltzen diren arrazoiengatik.

2. Hasiera batean onestea ZNO-1/U.I.XIX-Milagrosa (Felisa Munárriz plaza) aldearen xehetasun azterlana.

3. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako agiriaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

TESTU ARAU-EMAILEA

"7._Proposamena:

Xehetasun azterlan honen proposamena soil-soilik bi proposamenetan datza:

1. Ibilgailuei sarbidea emateko arrapala paratzea Zaragozako etorbidetik.

2. Aparkalekuaren gainean dagoen urmahela kentzea."

Iruñean, 2005eko martxoaren 7an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0504200