48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A R R O I T Z

Herrilurraren desafektazioa

Udal honek, 2005eko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen desafektatzea Beortigako alderdian, 3. poligonoko 17 eta 14. lurzatiei dagozkien 1.660,35 m² eta 1.147,70 m²-ko bi lursail, haien erabilera lagatu eta bertan industria instalazioa ezartzeko.

Erabaki hori Udalaren iragarki oholean egonen da eta espedientea, berriz, udal bulegoetan.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egiteko aukera izan dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Arroitzen, 2005eko martxoaren 8an._Alkatea, Antonio Barbarin Garísoain.

Iragarkiaren kodea: L0504199