48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

FUNES

2005eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsirik

Funesko Udalak, 2005eko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2005eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira udal idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hala, inork inolako erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betetzeko.

Funesen, 2005eko martxoaren 24an._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0505240