48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Aurrekontua hasiera batez onetsita

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2005eko martxoaren 10ean egindako bilkuran, aho batez, hasiera batez onetsi zituen 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean harekin bat datozenetan xedatutakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

2/1995 Foru Legearen 276.2 artikuluan dioenaren arabera, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, argitara ematea ukatu gabe.

Corellan, 2005eko martxoaren 11n._Mankomunitateko burua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: L0504580