48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 01/2005 aldaketa behin betikoz onetsirik

Barañaingo Udalak, 2005eko urtarrilaren 14an egin osoko bilkura arruntean eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zuen 2004tik 2005era luzatutako udal aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 01/2005 espedientea, hain zuzen ere kreditu berezia sortuko baita.

2005eko 22. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 21ean, iragarkia argitaratu zen jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar besteko publizitatea eman zitzaion Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, lege bereko 202.1 artikuluari dagokionez, ezarritako hamabost eguneko epea inork alegazio edo erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluaren bukaeran xedatutakoari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu berezia

_Gastuak goititzea:

40 43200 64800 kontusaila "Udal Planaren berrikuspena". Zenbatekoa: 120.000 euro.

Gastu goititua, osotara: 120.000 euro.

_Finantzaketa (gastu beheititua):

Dirusarreren soberakina, indarra duen aurrekontuetako gastuen gainetik. Guztira: 120.000 euro.

Finantzaketa, guztira: 120.000 euro.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikulua betetzeko, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jo daitekeela errekurtso hauetakoren bat aurkeztuz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2005eko martxoaren 14an._Alkate udalburua, Iosu Senosiáin Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0504394