48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

L I Z A R R A

Lizarrako Udalaren 2005erako aurrekontu orokorraren proiektua eta plantilla organikoarena hasiera batean onetsirik

2005eko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, Lizarrako Udalak erabaki zuen hasiera batean onestea Lizarrako Udalaren 2004ko aurrekontu orokor eta bakarraren proiektua. Aurrekontuak bi atal ditu: Lizarrako Udalaren beraren aurrekontua, 23.017.696,40 euro egiten baitu, eta Julián Romano Musika Patronatuarena (Musika Eskola), 307.496 euro egiten baitu. Aldi berean Lizarrako Udalaren 2005eko plantilla organikoa onetsi zuen, lanpostuei esleitutako ordainsari osagarriekin batera, bai eta Julián Romano Musika Patronatuarena ere (Musika Eskola).

Espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean iragarkia jarri ondoren, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 276.2 artikuluari jarraikiz, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsi dela ulertuko da, jendaurreko epea iragan ondoan.

Lizarran, 2005eko martxoaren 11n._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0504305