48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIZUR NAGUSIA

Aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsirik, Ardoi Kirol Patronatuaren 2004ko ekitaldiko aurrekontuan

Zizur Nagusiko Udalak, 2004ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ardoi Kirol Patronatuaren 2004ko aurrekontuetako aldaketei buruzko espedientea.

Espedientea Udaleko idazkaritza orokorrean egon zen jendaurrean, hamabost egun balioduneko epean, aldez aurretik, otsailaren 18an, 2005eko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal oholean iragarkia jarrita.

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsirik gelditu da Ardoi Kirol Patronatuaren 2004ko aurrekontuetako aldaketei buruzko espedientea.

Gastuen aurrekontuan handitutako kontusailak:

1 4520622709 kontusaila: Polikirolak-Zerbitzuen errentamendua. 2.881,62 euro.

Zenbatekoa guztira: 2.881,62 euro.

Dirusarreren aurrekontuan handitutako kontusaila:

1 87000 kontusaila: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. 2.881,62 euro.

Zenbatekoa guztira: 2.881,62 euro.

Zizur Nagusian, 2005eko martxoaren 11n._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0504302