48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BEINTZA-LABAIEN

2005eko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Udalak, 2005eko martxoaren 2an egin bilkuran, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Labaiengo Udaleko aurrekontuen eta plantilla organikoaren 2005eko proiektua, erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea Udalaren 2005eko ekitaldirako aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean edukitzea idazkaritzan, 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan.

Hirugarrena._Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko dira.

Laugarrena._Aurrekontuaren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Labaienen, 2005eko martxoaren 7an._Alkatea, Francisco Javier Otxandorena Juanotena.

Iragarkiaren kodea: L0504296