48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 4ko 756/2005 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoa.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 4ko 756/2005 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan atezain izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

O I N A R R I A K

1._Xedea.

Aditzera ematen da atezain izateko 29 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin dela. Lanpostuak ondoren zehazten diren departamentu edo erakunde autonomoetan aritzeko dira:

_1 Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan. Destinoa Beriainen, Segurtasun Eskolako Zerbitzuan. Plantilla-zenbakia: 4075.

_1 Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan. Destinoa Iruñean. Plantilla-zenbakia: 4951.

_1 Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuan, Santo Domingo zahar-etxean. Destinoa Lizarran. Plantilla-zenbakia: 6584.

_26 Hezkuntza Departamentuan, ondokoetan aritzekoak:

_2 lanpostu Departamentuaren bulego nagusietan, Iruñean aritzeko. Plantilla-zenbakiak: 30387 eta 31412.

_2 Iruñeko "Julio Caro Baroja-La Granja" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakiak: 30055 eta 33773.

_1 Iruñeko "Padre Moret-Irubide" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakia: 31552.

_1 Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakia: 34495.

_2 Iruñeko "Basoko" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakiak: 34669 eta 35640.

_1 Iruñeko "Plaza de la Cruz" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakia: 35644.

_1 Iruñeko "Sanitaria" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakia: 35731.

_1 Iruñeko Berariazko Dantza Eskolan. Plantilla-zenbakia: 35745.

_1 Leitzako "Amazabal" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakia: 32639.

_1 Altsasuko "San Miguel de Aralar I" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakia: 32668.

_1 Martzillako "Marqués de Villena" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakia: 33355.

_1 Berako Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakia: 33379.

_1 Burlatako "Ibaialde" (Matesaren eraikina) Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakia: 33396.

_1 Tafallako "Sancho III El Mayor" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakia: 33828.

_1 Zudairiko ikastetxe publikoan. Plantilla-zenbakia: 34649. Langileak ikastetxeko etxebizitzan bizi beharko du.

_3 San Adriango Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakiak: 34882, 35738 eta 36057. Azken lanpostu horrek berarekin ekarriko du ikastetxeko etxebizitzan bizi beharra.

_1 Barañaingo "Alaiz" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakia: 34965.

_1 Azagrako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla-zenbakia: 36076.

_1 Azkoiengo Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla zenbakia: 36361.

_1 Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroan. Plantilla zenbakia: 37001.

_1 Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroan. Plantilla zenbakia: 37002.

2._Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

Deialdi honetako lanpostuak osatzen ahalko dira, hutsik daudenak bete arte, epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkerari jarraikiko zaiona, deialdia egin duen organora igortzen duen egunean.

Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen gehikuntzaren ondoriozkoak, bai eta lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere.

3._Aplikatu beharreko arauak.

Lekualdatze lehiaketa hau ondoko arauei jarraikiz eginen da: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena; Lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia eta martxoaren 14ko 59/2005 Foru Dekretuaren bidez aldatua; abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Agindua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, merezimenduen baremoei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

4._Betebeharrak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko ondoko betebeharrak bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostua hutsak hautatzeko unean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, egoera edozein dela ere.

b) D maila edo taldekoa izatea.

c) Atezain lanpostu baterako izendatua izatea.

Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari diren funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Lekualdatze lehiaketaz edo kategoriaz igotzeko lehiaketaz esleituriko lanpostu batez jabetzeak berarekin dakar zerbitzu zuzendari izateari edo atal nahiz bulegoburu edo horiei parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

Lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketa honetan.

5._Lansariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak jasoko dituzte.

6._Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

6.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña) aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein bide erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

6.2. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio (Nafarroako Gobernuaren Informazio Bulegoan jasotzen ahal da, Karlos III.aren, 2, atalondoan) eta bertan, izangaiek adierazi beharko dute, kasu bakoitzean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabidea aurkezteko epea bukatzen den egunean.

6.3. Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, jatorrizkoak edo behar bezala kautotutako kopiak, barne direlarik Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak. Izangaiek merezimenduak alegatu eta egiaztatuko dituzte, behar bezala zerrendatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

Zerbitzu horiek dagokien unitate administratiboak luzatutako ziurtagiriaren bidez justifikatuko dira eta bertan lanpostua zein den zehaztuko da, baita lanpostu finkoa ala behin-behinekoa den ere.

6.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

7._Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Lehiatzaile bazterturik gertatzen ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

8._Epaimahaiko kideak.

Honako pertsona hauek epaituko dute lehiaketa:

_Mahaiburua: Milagros Sota Esteban andrea, Hezkuntza Departamentuko Araubide Administratiboko Ataleko burua.

_Ordezkoa: José Angel Ros Nestares jauna, Hezkuntza Departamentuari atxikitako industria ingeniari teknikoa.

_Mahaikideak:

1. Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak hautatua.

Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak hautatua.

2. Javier Lachén Barbería jauna, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren Araubide Juridikoaren Bulegoko burua.

Ordezkoa: Susana Tabar Fernández andrea, Hezkuntza Departamentuko Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Bulegoko burua.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, izangaiek mahaikideak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

9._Merezimenduen kalifikazioa

9.1. Epaimahaiak lehiatzaileek alegaturiko eta egiaztaturiko merezimenduak baloratuko ditu, deialdiaren II. eranskineko baremoari jarraikiz.

9.2. Deialdiko 6.3 oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak, Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Alegatzen diren merezimenduak frogatzeko agiri jatorrizkoak zein behar bezala konpultsatuak aurkeztu behako dira, horrela egin ezean ez aurkeztutzat joko baitira.

9.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

9.4. Lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hori eginda ere, berdinketak oraindik jarraitzen badu, lehiatzaile zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

9.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

9.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak parte hartzaileek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta bost egun balioduneko epeari hasiera emanen dio, interesatuek beren eskubidearen arabera komeni zaiena alega dezaten balorazio horri buruz.

10._Lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, Epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan, hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

11._Lanpostu hutsak hautatzea.

Lehiatzaileek lanpostua hautatzen ahalko dute, lehiaketako lanpostu hutsak, edo zerbitzu beharren arabera haien ordez eskaintzen direnak, erdietsitako puntuazioaren arabera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak horretarako deituko duen ekitaldian.

Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12._Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, lanpostua esleituko die proposatutako lehiatzaileei, eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko bertze data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

13._Aurkezturiko agiriak.

13.1. Izangaiek espresuki hala eskatuz gero, aurkezturiko agiriak berreskuratzen ahal dituzte, erreklamaziorik edo errekurtsorik paratu ez bada betiere. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

13.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da lehiatzaileak uko egin diola agiriak berreskuratzeari eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

13.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak eramaten ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

14._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

Deialdi honen oinarrien kontra eta bera aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2005eko apirilaren 4an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

.................................... izateko ....... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ........ zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .......(e)ko ............aren .........(e)an.

1._Norberaren datuak.

Izen-deiturak:

Jaiotze eguna eta tokia: ....................... N.A.N.

Helbidea: ......................................... P.K.:

Etxeko telefonoa: .................. Laneko telefonoa:

2._Datu administratiboak:

a) Zer lanposturako izendatu zuten:

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.

f Lan-kontratudun finkoa.

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

b) Administrazio egoera.

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Borondatezko eszedentzian.

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez markatu behar den kontzeptua)

c) Gaur egungo destinoa:

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Zein maila edo taldetakoa den: ...................

3._Sinatzaileak adierazten du eskabideak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.

4._.......(e)tik ........... (e)ra numeratutako eskabidearekin batera, deialdian agindutako agiriak eta alegatu dituen merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditu, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz ordenatua.

5._f Adierazten du euskara maila frogatzeko proba egin nahi duela (*).

Horrenbestez,

Eskatzen du deialdi honetan onar dezatela.

Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen balorazioa egiteko, puntu 1 emanen zaio, urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie lehiatzaileei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 irakastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, ikastorduen zatikiak proportzionalki kalkulatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Honako b) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 10 puntukoa izanen da.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

_Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 2 puntu gehienez.

_Euskaraz jakiteagatik: destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako 2,20 puntu gehienez, plantilla organikoan euskara jakitea beharrezkotzat hartu bada, eta destinoa eremu mistoan dutenetarako 2,10 puntu gehienez, betiere, plantilla organikoaren arabera, lanpostu horretan aritzeko euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen baldin bada.

Ondorio horietarako, hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da. Euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari gehienez ere ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bosten bat emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F0510269