48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAN ADRIAN

Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsirik

San Adriango Udalak, 2005eko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa._1. Hasiera batez onestea 2005era luzatutako 2004ko aurrekontuko aldaketa, zeinaren bidez kreditua sortu baita dirusarrerengatik 4223-62203 "Inbertsioak ikastetxe publikoan" kontusailean, hain zuzen ere 38.390 eurokoa. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin finantzatuko da, jasotzeke dagoena, egin beharreko gastuaren zenbateko berarekin.

2. Aurrekontuko aldaketa hori, esku hartzeko kexarik egon ezean, erabaki hau hartzeko unean jarriko da indarrean.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin, baita Udaletxeko iragarki oholean ere paratzea, hamabost egun baliodunean jendaurrean egonik herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

4. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

5. Erabaki hau Udaleko Kontu-hartzailetzara bidaltzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Bigarrena._1. Hasiera batez onestea 2005. urtera luzatuta dagoen 2004ko ekitaldiko aurrrekontuko aldaketa. Aldaketaren bitartez kreditu berezia sortu da, Gastuen Aurrekontuko ondoko kontusailetan banatua:

_Gastuen aurrekontuko 4320.62400 kontusaila, "Udal lantaldearen kamioia" izenekoa; zenbatekoa: 29.340 euro.

_1210-62501 kontusaila, "Bulegoko ekipoak: fotokopiagailua" izenekoa; zenbatekoa: 4.402 euro.

Kontu-hartzailetzaren txostenaren arabera, inbertsio horiek hitzartu beharreko kreditu baten kargura finantzatuko dira.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin, baita Udaletxeko iragarki oholean ere paratzea, hamabost egun baliodunean jendaurrean egonik herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

3. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

4. Erabaki hau Udaleko Kontu-hartzailetzara bidaltzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

San Adrianen, 2005eko martxoaren 7an._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0504138