48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

T U T E R A

Castel Ruiz Kultur Etxearen 2005eko aurrekontu luzatuan kreditu gehikuntzak egin eta kredituak sortzeko espedientea hasiera batez onetsirik

Tuterako Udalak, 2005eko otsailaren 28an egindako osoko bilkuran, Castel Ruiz Kultur Etxearen 2005eko aurrekontu luzatuan kreditu gehikuntzak egin eta kredituak sortzeko espedientea onetsi zuen; guztira, 4.000,00 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2005eko martxoaren 4an._Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren Alorreko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0504135