48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

T U T E R A

Erosketa kontratua

Tuterako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2005eko apirilaren 8an egin bilkuran, Tuterako (Nafarroa) Udaleko 2005. urteko Santa Ana festetako pirotekniako gaiak erosteko kontratazioaren espedientea onestea erabaki zuen. Lizitazioaren prezioa, gehienez ere, 42.000 (berrogeita bi mila) euro da, bi lotetan banatuko dena: 1. lotea, 21.200 eurokoa eta 2. lotea, 20.800 eurokoa.

Prozedura: lehiaketa irekia eta tramitazio arrunta.

Behin-behineko fidantza: 840 euro (zortziehun eta berrogei euro).

Gauzatzeko epea: 1. lotea: 2005eko uztailaren 25, 26 eta 27a, eta 2. lotea: 2005eko uztailaren 28, 29 eta 30a.

Eskaintzak edo proposamenak non eta noiz aurkeztu: Tuterako Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (S.A.C.) aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 18:00ak arte. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Administrazio klausula partikularren plegua eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuen eskura daude Tuterako Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (SAC).

Tuteran, 2005eko apirilaren 8an._Festetako zinegotzia, César Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: L0510323