48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

T U T E R A

Kirol ekitaldietarako laguntza kontratua (lehiaketa)

Tuterako Udalak, 2005eko martxoaren 31n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea "Udalaren kirol arloko programa" batzuen garapenerako laguntza kontratuaren espedientea. Kontratazioa prozedura irekiaren bidez eginen da, tramitazio arruntarekin, eta adjudikazioa lehiaketa bitartez izanen da.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua, lehenbiziko urterako: 160.000 euro.

Behin-behineko fidantza: 3.200 euro.

Kontratuaren hasierako iraupena: 4 urte.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Tuterako Udalaren erregistro orokorrean (HLZ), 8:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 9:30etik 13:30era, larunbatetan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baldintza plegua eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuen eskura daude Tuterako Udaletxean, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Plaza Vieja, 1).

Tuteran, 2005eko apirilaren 1ean._Herritarrendako Laguntzako zinegotzi eskuordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0510320