48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LODOSA

Iragarkia, kudeaketa eta adjudikazio zuzenaren bidez saltzeko

Jesús María García Antón jaunak,

Aditzera ematen du: Lodosako Udalarekin zorrak dituenez, María Dolores Martínez Rosaenz andrearen ondasun batzuk kudeaketa eta adjudikazio zuzenaren bidez saltzeko izapideak hasi dira, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduko 139. artikuluarekin bat eta Enkante Mahaiak 2004ko azaroaren 24an hartu erabakia dela medio. Ondasunen deskribapena jarraian eginen da. Hasierako prezioa 51.543,00 eurokoa da eta hori berdintzen duten eskaintzak onartuko dira, lizitazio bakarra egin denez.

Erosteko interesa dutenek gutunazal itxian aurkeztuko dituzte eskaintzak; behar bezala zehaztutako eskaintza ekonomikoaz gain, gutunazalaren barruan egonen dira NANaren fotokopia eta Lodosako Udalaren alde luzatutako taloi adostua (helbidea: calle Ancha, 1); taloiak dakarren zenbatekoa aurkeztutako eskaintzaren % 20 izanen da.

Hilabeteko epean onartuko dira eskaintzak, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

ONDASUNAREN DESKRIBAPENA

Finka: Lodosako Plazuela kalea, 2-behea (1. poligonoa, 696. lurzatia, katastroaren arabera).

Lodosan, 2005eko martxoaren 18an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0510239