48. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRURTZUN

Udal eraikin eta kaleak garbitzeko eta lorategiak mantentzeko zerbitzua kontratatzeko lehiaketa

Xedea: udal eraikin eta kaleak garbitzeko eta lorategiak mantentzeko zerbitzua kontratatzea.

Esleitzeko modua: lehiaketa.

Hasierako prezioa: 206.276 euro (BEZa barne).

Behin-behineko fidantza: 4.125,52 euro.

Eskaintzak Irurtzungo Erregistroan aurkeztu beharko dira, 10:00etatik 14:00etara, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita 13 egun naturaleko epearen barrenean.

Baldintza tekniko eta administratiboen pleguak eta proposamen eredua udal bulegoetan daude interesatuen eskura.

Irurtzunen, 2005eko apirilaren 4an._Alkatea, Juana Maria Martinez Jaunsaras.

Iragarkiaren kodea: L0510123