43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLO

Xehetasun azterlana behin betiko onetsirik

Alloko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2005eko martxoaren 1ean egin bilkuran:

2004ko abenduaren 16ko Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zen Serafín Diaz Salanuevaren eta Mari Pilar Mangado Lumbrerasen eskariz izapidatutako xehetasun azterlana, Alloko Udal Planeko hirilurreko A.O.2 eremuan, 1. poligonoko 104. lurzatiko itxituraren lerrokadura aldatzeko. Jendaurrean egoteko epea alegazioarik aurkeztu gabe iragan da (2005eko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 31koa).

Horiek horrela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, aho batez erabaki da:

a) Behin betiko onestea Alloko 1. poligonoko 104. lurzatiaren xehetasun azterlana, Serafín Díaz Salanuevak eta María Pilar Mangado Lumbrerasek sustatua.

b) Erabaki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitara dadila agintzea.

c) Erabaki honen berri ematea sustatzaileari eta Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Departamentuko Planeamenduko Atalari.

Allon, 2005eko martxoaren 2an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0503728