43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

B.B.P.B.ko aldaketa hasiera batez onetsirik

Udalak, 2005eko otsailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

_B.B.P.B.ko aldaketa puntuala.

Ikusirik Obra Batzordeak urtarrilaren 27an emandako txostena, aldaketa hasiera batean onestearen aldekoa baita, kide guztiak ados daudela.

Ikusirik, orobat, Udaleko Hirigintza Zerbitzuak luzatutako txostena.

Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. Hasiera batean onestea Cintruenigoko alde zaharreko B.B.P.B.ko aldaketa puntuala.

2. Espedientea 35/2002 Foru Legeko 74. artikuluan xedatuaren arabera izapidatzea.

3. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, hilabete batekoa, iragarkiak paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan.

Cintruenigon, 2005eko otsailaren 23an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0503693