43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

1.365. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Villatuertako Udaleko alkate udalburuak, 2005eko martxoaren 1ean, hasiera batez onetsi zuen Luis Sanz de Galdeano Sanz de Munárriz jaunak sustaturiko xehetasun azterlana, katastroko 1. poligonoko 1.365. lurzatiko eraikuntzaren lerrokadurak aldatzekoa; Planeamenduko Arau Subsidiarioetako A-2 jarduketa unitatean dago hori.

Espedientea hogei egunean jendaurrean edukitzea, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarrita eta Nafarroako egunkarietan argitaratuta.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. eta 76. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz.

Villatuertan, 2005eko martxoaren 2an._Alkate udalburua, Pedro Vergara Galdeano.

Iragarkiaren kodea: L0503687