43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VALTIERRA

E D I K T U A

Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako uholdeak direla-eta kaltetuendako laguntza neurriak ezartzen dituen 19/2003 Foru Legea hein batean garatzen duen 220/2003 Foru Dekretuarekin bat, hilabeteko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, ukituriko subjektu pasiboek salbuespenaren onarpena eska dezaten, 2004ko lurraldearen gaineko kontribuzioko kuota _uholdeek zuzenean kaltetutako nekazaritzako ustiategi, hiri-finka, merkataritzako establezimendu eta profesionalen lantokiena_ ez ordaintzeko, bai eta, hala bada, ordaindutako zenbatekoen itzulera ere.

Valtierran, 2005eko otsailaren 28an._Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0503685