43. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2005eko martxoaren 21ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Hondakin urak eramatea Nafarroaren eta Errioxaren arteko mugaren eta Fiteroren artean" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaezko desjabetzapena egiteko.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, azaroaren 24ko 1431/2004 Ebapenaren bidez, "Hondakin urak eramatea Nafarroaren eta Errioxaren arteko mugaren eta Fiteroren artean" izeneko proiektua eta lanek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu zituen hamabost egunez.

Jendaurreko aldiaren epea bukatuta, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak otsailaren 28an emandako 417/2005 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari, eta ebatzi ziren aurkeztutako alegazioak Ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

Lan horiek garrantzi handikoak eta presakoak dira, Fiteroko udalerriari hondakin uren saneamendurako azpiegitura egokiak eman behar baitzaizkio.

Nafarroako Gobernuak, NILSA-Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.k alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Hondakin urak eramatea Nafarroaren eta Errioxaren arteko mugaren eta Fiteroren artean" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2005eko martxoaren 21ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0505007